Artxiboa gaika: Berriak

#ROCKOMIKIAK [ARGAZKIAK] INAUGURAZIOA 03/07

Oihanederren ateak ireki baino lehen…

This slideshow requires JavaScript.

Ur biltegia prest dago. Dena piztu eta kantoira doan atea ireki dugu.

resized_IMG_20150307_185408 resized_IMG_20150307_185334

Badatoz TMEOko lagunak: Larri, Ata, Aba,… lehenengoak dira. Heldu dira Sancho el Sabiokoak, Itxaso, Alex, Kike,  Bego, Hala Bedikoak, Leire, Mikel, Marko, Gaztetxekoak, Arloteak, Gorka, David, Nerea, Poio, lagunak, ezagunak, ezezagunak… Ongi etorri. Txosna zabaltzera goaz.

This slideshow requires JavaScript.

TMEOkoak lanean. Hasi dira Mauro Entrialgo, Abarrots eta Ata. Larrik Furillo animatu du eta laugarren marrazkilaria lanean hasi da.

This slideshow requires JavaScript.

Jende gehiago dator.  Fotokopia martxan da eta lehenengo sortzaileak animatu dira. Sortu dituzte lehenengo fanzinak. Bertan dagoen materiala fotokopiatu eta fanzina sortu dute sorgunean.

This slideshow requires JavaScript.

Proiekzioak, erakusmahaiak, panelak, horma-irudiak, komiki-bideoak, eszenatokia, patata tortillak, jatorrizko irudiak, azala, kontrazalak,..: binetak & doinuak

This slideshow requires JavaScript.

“Nora doaz gure marrazkiak egiten dituztenean? Nora gure abestiak? Zeinek amesten zuen miloika irakurle dituzten komikietan euskal musikak tokia izango zuela?”

ROCKOMIKIAK Binetak & Doinuak

Erakusketa + tailerrak + musika + hitzaldiak + bideoak + mahainguruak + komikiak + fanzineak

Ordutegia: asteartetik igandera: 11:00-14:00 / 18:00-21:00 (Igande arratsaldetan eta astelehenetan itxita)

programazioa

http://oihanedereuskararenetxea.eus/eu/rockomikiak-binetak-doinuak-erakusketa-martxan/

#Rockomikiak

Rocka eta binetak. Binetak eta rocka. Fanzinak, komikiak, irrati libreak, gizarte mugimenduak, gaztetxeak,…

D16

Argazkia: Cesar San Millán

ROCKOMIKIAK Binetak & Doinuak

Koldo Mitxelena kulturuneko ganbaratik, Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegira.

Erakusketa + tailerrak + musika + hitzaldiak + bideoak + mahainguruak + komikiak + fanzineak

Koldo Almandoz eta David Zapirainen ideian oinarritua

Ekintza artistiko honen ideia nagusiak ROCKOMIKIAK Binetak & Doinuak erakusketa du oinarri.  2014ko abenduaren 17tik, 2015eko urtarrilaren 31ra ikusgai egon da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Donostian garatutako ideiari jarraiki Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxera ekarri dugu. Bertan atal, jarduera eta ekintza berriak gehitu dizkiogu eta gure espaziora eta ingurura egokitu dugu.

Hala ere, funtsezko ideiak bere horretan darrai: 80 eta 90.eko hamarkadan musikaren, hitzen eta irudien bitartez sortu zen kultura ezagutarazi eta balorean jarri. “Horrela kaosak itxura hartu zuen. Diskoak eta komikiak etengabe gurutzatzen ziren. Nola ez dugu esango kultura egiten zenik? Esan eta defendatu.

Kultur eragileak nahi zuten izan ala ez, hori eztabaidagarria da. Kultura egiten zela, ordea, ez. Lur azpiko kultura? Langileen kultura? Zaletuen kultura?… Adierazpen artistikoak ziren, giza talde gero eta handiagoa egoera jakin batean sortzen zituenak. Etengabeko crossoverra. Kaosa ez, sendotasuna. Agian kaotikoa, baina zoragarria. Komiki sorta luze bat euskaraz egotea! Zeinek esango zuen? Une luze batez bakarra munduan”.

Gasteizen ordea, gurera ekarri dugu. Aurkezpen orokorra bere horretan mantendu eta anaia bikia ekarri diogu mundura.  Eta ate berriak zabaldu dizkiogu imaginazioari, sorkuntzari, bizipenei, izandako kulturari eta orain denari. Eta anaia bikiari apendizeak gehitu dizkiogu: inguruarekin jokatu, auzokideak konplize egin eta musikaren eta komikien berezko bizileku ziren taberna, gaztetxea eta liburudendak ekarri ditugu ekintza artistiko honetara. Elkarlana sustatu nahi izan dugu eragile izan zirenekin eta egun horrelakoetan dabiltzanekin.:TMEO, Hala Bedi irratia, Gaztetxea, tabernak, The Arlotes, txosna,..  Egitaraua hemen  IMG_20150304_204210

Argazkia: DSister

Erakusketa, interpretazio irudi-panelak, fanxinoteka, graffiti askea, “zuk zeuk egin ezazu” gunea, eskenatokia, tabernen txokoa, komiki denda espazioa, bideoteka etab.. Donostian egin ziren hitzaldiei Gasteizen bestelako jarduerak ere gehitu izan nahi dizkiogu: tailerrak, kontzertuak, pelikulak, dokumentalak, bertso saioa, lehiaketak eta mahainguruak. Bi hilabeteko jardun etengabean Rockomikiak erakusketaren onenari Gasteizek erantsi diezaiokeena kontuan hartuz, gure lurrazpiko uztaren, kultura “underground”aren erakusgarri izan nahiko genuke.

D19

Argazkia: Cesar San Millán

Hala (izan) bedi!

“Nora doaz gure marrazkiak egiten dituztenean? Nora gure abestiak? Zeinek amesten zuen miloika irakurle dituzten komikietan euskal musikak tokia izango zuela?”

Ordutegia: asteartetik igandera: 11:00-14:00 / 18:00-21:00 (Igande arratsaldetan eta astelehenetan itxita)

Oihaneder Euskararen Etxeko programazioaren aurkezpena

 Lazarraga Kultur elkarteak Oihaneder Euskararen Etxeko programazioa aurkeztu du. Proposamena euskalgintza eta kulturgintzako eragile desberdinen elkarlanaren fruitua da. Nabarmentzekoak Rockomikiak erakusketa, UEUrekin antolatutako ikastaroak edo “SolasALEAk” eta “Eskilarapeko soinuak” bezalako zikloak.

eskulturaLazarraga Kultur Elkarteko lan-taldea martxan da urtarrila hasieratik proiektuaren helburuak betetzeko programazio egoki eta erakargarria eragile desberdinekin elkarlanean diseinatzen. Bost dira Oihanederren helburu nagusiak: 1; euskararen erabilera sustatu eta hiztunen komunitatea trinkotu, 2;euskarazko sorkuntza suspertu, 3; euskararen normalizazioaren eragileen sarea sustatu, 4; kultura erreferente bilakatu eta 5; euskara-hizkuntzak interpretatu. Hauen araberako programazioa osatu da. Otsailaren 27an inauguratuko den Rockomikiak erakusketak helburua horietako asko betetzera dator. UEUrekin batera antolatutako formazio ikastaro eta mintegiek ere bat egiten dute Oihanederren filosofiarekin, baita ” “SolasALEAK” elkarrizketa zikloak eta “Eskilarapeko soinuak” formatu txikiko kontzertu zikloak ere. Aipatzekoak dira ere Korrika Kulturala dela eta antolatutakoak eta maiatzean egin nahi den Udaberri jaia, hizkuntz gutxituetan musika egiten duten taldeen festibala alegia. Askotariko ekintzak askotariko norbanako eta eragileek antolatuta Oihaneder leku bizi, koloretsu, anitz, alai eta euskalduna izateko.

Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko Plataformak 2013an sortu zuen Lazarraga Kultur Elkartea, plataformak izaera juridikoa izan zezan.   Abenduan Gasteizko Udalak eta Lazarragak Oihanederren programazioa kudeatzeko urte baterako lan kontratua sinatu zuten. Programazioa Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean osatzen da. Joan Perez de Lazarragak ematen dio izena elkarteari eta Nestor Basterretxeak irudia. Izan ere, jauregi kanpoaldeko “Askatasuna biribil irekitzen da” izeneko eskulturan oinarritu da Zigor Samaniego ilustradore eta disenatzaile grafikoa elklogoa-bakarriak.jpgartearen irudia sortzeko.”Sentsibilitateen arteko lotura erakusten duen sinboloa da, errealitatea ulertzeko modu desberdinak adierazten dituena…eta horretarako zer hoberik hitzaren bidez egitea baino? Geure hizkuntzan, euskaraz” adierazi du Gorka Basterretxea semeak artelanaren inguruan. “Oihaneder eta Basterretxearen lanaren oinarrian badago beraz ideia komuna, euskararen bitartez loturak egitea” gaineratu du José Manuel Díaz de la Bárcena Lazarraga Kultur Elkarteko lehendakariak.

Lukas Etxeberria GKAren aldeko plataformako kideak plataforma irekia eta parte-hartzailea dela gogorarazi du proiektuan interesa duen oro parte-hartzera animatuz. Parte hartzekolazarragakulturelkartea@gmail.com helbidera idatzi behar da.

Programazioa zehatz-mehatz:

  •  Rockomikiak Binetak & doinuak erakusketa. Ur-biltegian otsailaren 27tik maiatzaren 3ra arte. Orain arte Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egon den erakusketak XX. mendeko 80. eta 90. hamarkadan musikaren, hitzen eta irudien bitartez sortutako kultura ezagutarazi eta balorean jarri nahi du. Donostiako ereduan oinarrituta Gasteizko eskaintza gehitu zaio erakusketari eta txuribeltzeko fanzineez gain koloretako komiki aldizkariak egongo dira ikusgai. Erakusketak Sancho el Sabio Fundazioa, TMEO komiki aldizkaria edo Hala Bedi Irratia bezalako eragileak izango ditu bidelagun. Erakusketaz gain hitzaldiak, tailerrak eta kontzertuak egongo dira, besteak beste, Harkaitz Cano, Bingen Mendizabal, Asisko Urmeneta, Garbiñe Ubeda edo Mikel Valverde gurekin izango dira. Datozen egunotan informazio zehatza zabalduko dugu. ( 1., 2., 3. eta 4. helburuak)
  • SolasALEAk zikloa: ALEA aldizkariarekin antolatuta hileko 3. ostegunetan 19:00etan formatu bereziko elkarrizketak egingo dira, publikoak parte-hartzeko elkarrizketak. Lehen SolasALEA martxoko bigarren ostegunean egingo da, martxoaren 12an (1. eta 3. helburuak)
  • Udako Euskal Unibertsitatea: 3 formazio ikastaro eta mintegi bat eskainiko dira. Lehen ikastaroa “Argazkigintza dokumentala”, otsailaren 17an hasiko da eta oraindik izena eman daiteke epea otsailaren 11ra arte luzatu delako. Apirileko bigarren astebururako “Adierazmen fisikoa antzerki lanean” ikastaroa antolatu da. (1. eta 2. helburuak). Maiatzean burutuko den ElkartegintzarI zuzendutako Coaching, talde lana eta lidergoa elkarteetan” ikastaroak osatzen du ikasturte honetako eskaintza. (3. helburua) “Euskararen historian barna: uste dugunetik dakigunera” mintegia ere antolatu da Aziti Bihia hizkuntzalari eta filologoen elkartearekin elkarlanean. Hileko azken astearteetan izango da 18:30etik 20:30era, otsailean hasita abendura bitartean, udako hilabeteak kenduta. Lehen saioa, otsailak 24, irekia izango da, bertan aurkeztuko dira mintegiak bere osotasunean landuko dituen edukiak. ( 5. helburua)
  • AEK: Korrika Kulturala dela eta hainbat ekintza egingo dira. Martxoaren 5ean Korrikaren aurkezpen soziala egingo da, 13an Hordago ardoa ikuskizuna eskainiko da eta martxoaren 17an Munduko ipuinak egongo dira. Gainera otsailaren 28an Aire ahizpek Urepeleko aireak ekarriko dituzte Oihanederrera Korrika Kulturalerako beren beregi antolatu den kontzertuan. (1., 3. eta 4. helburuak)
  • Eskilarapeko soinuak: Ziklo honetan hileko azken ostegunetan formatu txikiko kontzertuak eskainiko dira eskilarapeko atrioan, ur-deposituaren sarreran. Petti izango dugu martxoan, ondoren Izaro eta Joseba B Lenoir-en txanda izango da. (4. helburua)
  • Orhum zineforuma: Hileko 2. ostegunetan Filmazpit zikloa egiten da, filmak jatorrizko bertsioan eta euskaraz azpititulatuak eskaintzen dira.
  • Udaberri jaia: Maiatzean hizkuntz-gutxituen musika festibala antolatuko da, Euskal Herriko talde batekin eta hizkuntza gutxituetan musika egiten duten atzerriko bi talde gonbidaturekin. Udaberri jaia 15/16 ikasturtean abian jarriko den munduko hizkuntza gutxituen zikloaren atarikoa izango da. (4. eta 5. helburua)
  • GEU elkartea: Aurtengo otsailean GEUrekin mendirako kideek 20 urte betetzen dituzte Euskal Herriko mendiak igotzen eta gurekin ospatu nahi dute. Otsailaren 19an ekitaldi berezia. Horrez gain, bi hilabetero dokumentalen proiekzioak eta beste hainbat emanaldi.
  • Udaleko Euskara Zerbitzua: Euskararen Biziberritze Plan Nagusitik eratorritako jarduerak.
    • Astelehenetan “Belarrien goxoko” zikloa egiten da Jimmy Jazzekin elkarlanean. Bertan euskal kantagintza zabaltzeko xedez kontzertu desberdinak eskaintzen dira. Hurrengoa Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen “Baga, biga, higa” hitzaldi-kontzertua, martxoaren 9an izango da.
    • Letrategia tailerra Patxi Zubizarretak gidatutako idazle gazteentzako lantegi praktikoa.
    • Euskara ikasten ari diren gurasoentzako tailer praktikoak hilean behin egiten dira, igandeetan.
    • Azken hilabeteetan aisialdia, generoa eta kulturaren inguruan egindako lanen aurkezpenak egingo dira martxo eta apirilean.
  •  Bestelako proposamenak: Arabako inauterien inguruko antzerki-hitzaldia gaur 19:00etan, liburuen aurkezpenak, kontzertuak, hiriko euskalgintzako eta kulturgintzako eragile desberdinen bilerak-mintegiak…

Oihaneder Euskararen Etxearen webgunean agenda eguneratuta topatuko du interesa duen orok. Horrez gain  buletinera harpidetzeko aukera dago baita Facebook eta Twitterretik jarraitzeko ere. Bestelako harremanetarako: hemen

Oihaneder, Mendieder ala Basoeder: Gasteizen ere euskarak merezi baitu

Komunikabideen medioz ezaguturik Euskararen Etxea sortu berri duzuela Gasteizen, lehenik eta behin zorionak eman nahi dizkizuet halako gertaerak oso garrantzitsuak direlako gure hizkuntzaren sustapenerako, Gasteizen, Euskal Herri osoan bezala, euskarak merezi baitu.
Pozaren pozez jaso dut, beraz, albistea, euskararen etxeko ganbara alez ale bete eta hortik Gasteizko eta Arabako eremu guztietan ereingo dituzuelako, hauxe baita euskarak behar duena, hazi eta erabili.
Poza eta laudorioei bere lekua behin eskainita, bada gertaera honen inguruan ongi ulertzen ez dudan ataltxo ñimiño bat, euskararen etxearen beraren izenarena, hain zuzen ere. Oihaneder izena jarri IMG_20141015_124354diozue, izen itxurosoa bere bigarren osagaiak adierazten duen moduan. Baina, egokia Gasteiz edo Arabaren beraren hizkuntza-memoriaren ikuspegitik? Ez behintzat Arabako euskararen historia begiratzen badugu. Arabako euskarazko testu zaharrei eta toponimiari erreparatuz gero, ez dirudi bat datorrenik historian zehar erabilitakoarekin. Eta jarraian saiatuko naiz azken baieztapen honen arrazoiketa egiten.
Hasteko, Nicolao Landuccio italiarrak Gasteiz eta Ekialdeko Lautadako hitzak bildurik osatu zuen hiztegian (Dictionarium Linguae Cantabricae, 1562) ez da behin ere ageri ‘oihan’ hitza, bai ordea vassoa, mendian colladua eta ederra.
Gerardo López de Guereñuren Voces Alavesas liburuan ere ez da ageri ‘oihan’ eta bai, aldiz, basadiru eta basagarri (contribución que pagaban los pueblos de la comunidad de los montes de Izqui. Markinez), basaldico (guarda de monte cuando hay mucho pasto de bellota, Okariz). Autore berak, Euskaltzaindiak argitaraturiko Toponimia Alavesa liburuan bi aldiz soilik (oyana 1842, monte en Azáceta; oyanco, antigua ermita en Subijana de Morillas, baina oxanko Gasteizko Toponimia liburuan) ageri da ‘oihan’ izena eta ‘mendi’ eta ‘baso’, aldiz, barra-barra (150etik gora dira hasierako osagaia bata zein bestea duten toponimoak). Eta horien artean Basoederra (1703, término en Alegría).
Bestalde, Gasteizko Toponimia liburuan ez da behin ere ageri ‘oihan’ eta bai ‘mendi’: Mendia, Mendibea, Mendibidea, Mendiluce, Mendiluzpea, Mendiolabide, Menditxo, Mendizabala, Mendizabalostea, Mendizorrostea, Mendizorrotza, Mendizorrotza-Beti Jai (pilotalekuen eremuari jarrita urte asko ez direla). Eta basoa ere bai, jakina: Basoa (1533, 1602, 1690…).
Orotariko Euskal Hiztegian, gainera, oso modu zehatzean azaldurik ageri zaigu zein den aztergai ditugun hiru izen horien eremua, jarraian ikus dezakegun moduan:
• oihan (G-nav, AN-gip-larr-araq-ulz-egüés-erro-ilzarb-olza, L, B, BN, Ae, Sal, S; …), oihen (BN-mix-ad; …), oijan, oixan (R), oxan (R-uzt).
• mendi (gral.; Lcc, …), mindi (AN-5vill, BN-mix).
• 1 baso (V, G, AN, B; Lcc, …).
Bila ditzakegu lekuko gehiago beste dokumentu batzuetan, baina ez dut uste emaitza ezberdinak jasoko ditugunik.
Niri neuri, aldameneko eremutik begiraturik (Sakanan bizi eta Agurainen lan egiten dut), hasiera-hasieratik eman zidan belarrira izena irakurri nuenean, dagokion lekutik kanpo izanen balitz bezala, eta horrexegatik ekin nion belarriaren ezinegonari lasaitua emateko arrozoiak bilatzeari. Tartean, Josean Buenoren azalpenak irakurri ditut eta ulertu ere ulertzen ditut, batez ere pentsaturik dagoeneko ezinezkoa dela beste ezer egitea.
Dena dela, eta idatzia ia amaiturik nuenez hauxe bidaltzea erabaki dut, beste batean erabilgarri izanen zaizuelakoan eta gainera, oraindik ere, Joseanek hasieran aipatzen duen ipuinaren arrazoiaz gain, gasteiztar ez garenondako horren ezagunak egin zaizkigun beste toponimo batzuekin (Mendizorrotza, Mendizabala…) bat eginen lukeela pentsatzeak hazkura berezia sortzen didalako belarrietan Mendieder esaten dudanean. Basoeder izenaren aldekoa ere izan zitekeen hautua eta gainera bada toponimo hori bera Dulantzin, baina eraikinaren kokapena ezaguturik, iruditzen zait mendiak basoak edo oihanak baino hobeki ordezkatzen dituela izenaren eta izanaren muina.
Amaitzeko, esan nahi dizuet ni neu ere jakitun nauzuela izena eta itxura bera baino askoz ere garrantzitsuagoa dela bere eginkizuna eta horretan animatzen zaituztet aurrera egiten, Euskal Etxea eta Herria eraikitzen jarraitzeko Euskararen Herriko txoko guztietatik.

                                                                                                            Jose Luis Erdozia

AZ 24-27: IZAN MEDIA irrati tailerrak-HALA BEDI irratia Oihaneder Euskaren etxean

Gasteizko Hala Bedi Irratiak IZAN MEDIA irrati tailerrak antolatu ditu aurten ere bai. Laugarren urte honetan, irratitik irten eta Oihaneder Euskararen Etxean egingo dituzte.

Noiz? AZAROAk  24- 27. Ordua: 18.00

Non? OIHANEDER EUSKARAREN ETXEAN

Egitaraua:

halabedi

  • AZAROAk 24: ahozkotasuna
  • AZAROAk 25: ‘esan eta izan’ (Hala Bediren aurkezpena eta 30. urteurreneko dokumentala)
  • AZAROAk 26: estudioko mahaiaren erabilera eta mikrofono aurrean trebatzea
  • AZAROAk 27k: audio edizioa eta podcast bat nola sortu

Antolatzailea: Hala Bedi Irratia halabedi

Informazio gehiago: Hala Bedi Irratia

Bihar, azaroak 25, JOLASA BAINO GEHIAGO jardunaldien bigarren saioa

jolasa +

Jakingo duzuen bezala, bihar, azaroak 25, JOLASA BAINO GEHIAGO  jardunaldien bigarren saioa izango da, 18:30etik 20:30era Oihaneder Euskararen Etxean (Montehermoso jauregian)

Bigarren saio honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrekoan egon izana, eta aurrekoan bezala, parte hartze irekia eta doakoa bada ere, eskertuko genuke jolasabainogehiago@gmail.com idatziko bazenute.

Biharko saioan, Iñaki Eizmendi hezitzailea izango dugu gurekin

“Banaka edo batera guztiok gara eragile” hitzaldia emanez.

Horrez gain,  Atarrabiako Karrikaluze, Arrasateko Txatxilipurdi, Getxoko Bizarra Lepoan  eta Durangoko Berbaro elkarteek euskarazko aisialdia indartzeko martxan dituzten egitasmoak ezagutuko ditugu.

Aurreko guztiarekin batera, Gasteizen bertan, arlo horretan dauden behar izanak eta aukerak aztertzeko tartea izango dugu.

Interesa duten guztiek  parte  hartu ahalko dute biharko saioan eta gonbidapen berezia egiten diegu aisialdi antolatuan dabiltzan hezitzaile, euskara elkarte, kirol talde eta federazio, guraso elkarte, zerbitzu enpresa eta  kultur taldeetako kideei.

Iñaki Eizmendiri buruzko informazio gehiago aurkituko duzue  www.ebete.org webgunean.

Bihar elkar ikusiko dugulakoan, lagun iezaguzue deialdia zabaltzen!!

Ondo izan.

jolasa baino gehiago 2

Edozein zalantzatarako:

Iñaki Lazkano: 640 57 49 96