GKAren aldeko plataforma

Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko Plataforma Gasteizko Kafe Antzokia errealitate bihurtzeko helburuarekin sortu zen 2012. urtean.

Plataformaren sorreratik bi hankadun proiektua proposatu eta babestu dugu , Euskararen Etxea batetik (Oihaneder jauregian kokatuta  2014ko urritik) eta Kafe Antzokia bestetik.

Oihaneder Euskararen Etxea martxan jartzeko erabaki hutsak ez gaitu asebete baina Gasteiko Kafe Antozkia eraikitzeko bidean aurrerapausua dela uste dugu,  bi oinarri izan behar dituen proiektuaren zutabeetako bat gauzatu egiten delako. Beraz, GKA sortzeko bidean lehen urratsa dela ulertzen dugu, eta “oraingoz” GKA posible ez bada ere, etorkizun hurbilean bere osotasunean gauzatu dadin lanean jarraituko dugu.

GKAren aldeko plataformaren kronologia:
  • 2012ko uztailean Kafe Antozkiaren aldeko manifestua plazaratu eta sinadura bilketa abiarazi genuen
  • 2012ko udazkenean jasotako ehundaka sinadurak Udaletxen aurkeztu genituen
  • 2014an GKAren aldeko plataformatik Euskararen Etxea  & Gasteizko Kafe Antzokia proposamena landu genuen
 
  • 2014ko urriaren 15ean urtebaterako akordioa sinatu genuen  Gasteizko Udalarekin
  • 2014ko urriaren 15ean Oihaneder Euskararen Etxea inauguratu genuen Montehermoso jauregian
  • 2015eko otsailaren 10ean Lazarraga Kultur Elkartea aurkeztu genuen. Elkarteak kudeatzen du Oihaneder Euskararen Etxeko programazioa Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: