Proiektua


10 galdera proiektuaren inguruan

1. Zer da Oihaneder Euskararen Etxea?

Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko Plataformak udalari aurkeztutako proiektuaren lehen atala izango da.

Udalak aintzat hartu, eta orain Montehermoso Kulturgunea den espazioan elkarlanean garatuko dugu Lazarraga Kultur elkarteak eta udalaren Euskara Zerbitzuak.

Euskaraz egingo diren jarduera anitz sustatzeko egitasmoa da.gka atrioa

2. Abiapuntua

2008an udalean proposatutako Gasteiz Antzokia proiektuan errotzen zituen sustraiak ekimen honek. 2011ko udazken-neguan berreskuratu zen ideia, eta Gasteizko Kafe Antzokiaz eta Euskararen Etxeaz hasi ginen hitz egiten.

2012ko uztailean Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataforma sortu eta egitasmo sendo bat garatzeari ekin genion, harik eta 2014ko urtarrilean Badu Bada erakusketaren aitzakian aurkeztu genuen arte.

Azkenik, 2014ko ekainean udaleko gobernu taldeak proiektuaren lehen faseari ekitea onartu eta alkateak berak urriak 15 izango zituenean Euskararen Etxea inauguratuko zela publiko egin zuen.

3. Zergatik Oihaneder Euskararen Etxea?

Gasteizko euskaldunok horrelako proiektu bat aurrera atera nahi dugulako.

Gasteizen euskararen ezagutzak izugarri egin duelako gora azken 30 urteetan, eta ezagutza hori bizitzaren egoera guztietan erabilera bilakatu nahi dugulako.

Gasteizko euskaldunei euskaraz aritzeko ehundaka aitzakia eman nahi dizkiegulako.

4. Proiektuaren berezitasunak?

Elkarlanean jorratutako proiektua da, eta etorkizunera begira jartzen ditugu gure proposamenak.

Kultura ardatz hartuta euskararen erabilera areagotuko duen egitasmoa da.

Gaur egungo sortzaileak zubi lanetan jarri eta euskal kulturgintzaren transmisioa ziurtatu eta areagotu nahi dugu.

Asmo hori bideratzeko proiektuak irekia, partehartzailea, anitza, erakargarria, irudimenezkoa eta sortzailea behar du izan derrigorrez.

5. Etxe bat, ala zerbait gehiago?

Gure etxeak 8 funtzio garatu nahi ditu:

-Sortu: Euskararen laborategia.gka arkuak

-Komunikatu: Egitasmo komunikatiboentzako erredakzioa.

-Ikasi: Euskal gaietako materialen informazioa eta mailegutza.

-Erakutsi: Euskararen interpretazio zentroa.

-Ikusi: Ikus-entzunezkoak ekoizteko eta erakusteko gunea.

-Jolastu: Ume eta gaztetxoen aisialdirako espazioa.

-Hitz egin: Hizkuntzaren erabilera aregotzeko lekua.

-Antolatu: Bilera, mintegi eta antzeko jardueretarako tokia.

6. Non jakin dezakegu zertan den proiektua?

Nahikoa izango duzu honako webguneetan sartzearekin:

Edo askoz hobeto, bertatu!

Fray Zacarias Martinez, 2 -Gasteiz

7. Izango al da etxeaz besterik?

Lehenxeago esan bezala Euskararen Etxeaz gain Kafe Antzokia ere ikusten dugu beharrezko. Gure asmoa da Oihaneder Euskararen Etxean hartutako eskarmentua lagun, datozen urteetan horrelako azpiegitura kultural  garrantzitsu baten egitasmo txukuna aurkeztea.

Horrez gain, Lazarraga Kultur Elkarteak ez du baztertzen Euskararen Etxetik at jarduera ezberdinak garatzea.

 8. Parte hartu edo lagundu nahi duenak?

Hasieratik proiektu ireki eta parte-hartzailea izan dadila nahi dugu. Gasteizko Kafe Antzokiaren plataforma astero biltzen da.

Harremanetan jartzeko: gasteizkokafeantzokia@gmail.com

9. Amaitu al da prozesua?

Ezta hurrik eman ere!gka ortuño

Hasi besterik ez da egin, eta beso zabalik espero zaituztegu.

Belarriak ere adi izango ditugu zuen proposamenak entzuteko irrikan.

10. Nolakoa izango da ohiko jarduera Euskararen Etxean?

Euskaraz sortzeko espazioa izan nahi duenez, laborategi edo tailer itxura hartu beharko du.

Kulturaren adierazpide ezberdinak euskaraz nola jorratu izango da gure buruhauste nagusienetariko bat.

Sortzailea, irudimentsua, anitza, apurtzailea, koloretsua, erakargarria…

Hala izan bedi!

10 galdera proiektuaren gainean PDF-a

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: