Urriaren 15eko akordioa

hitzarmena sinatzenUrriaren 15ean urte baterako akordia sinatu zuten Javier Maroto alkateak eta Lukas Etxeberria Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataformako kideak.

Lukas Etxeberriaren hitzak:

“Iritsi da eguna. Egun batean amestu genuena lortu da, edo amestu genuenaren zati bat, behintzat, abian da, eta ez da gutxi.

Oihaneder Euskararen Etxea errealitatea da, gauzatu da dagoeneko, eta Gasteizko Kafe Antzokiaren alde lanean aritu garenok pozik gaude. Pozik, jauregi eder hau euskararen babesgune eta arnasgune izango delako. Pozik Euskararen Etxeak bere bidean lehen urratsa eman duelako.Pozik, orain arteko ibilbidean, proiektuari bidelagunak ugaritu zaizkiolako.

Gasteiztarren artean euskararen inguruko kezka ez da berria. Kezka horri erantzunez 30 urtetan euskaldunen kopurua nabarmen igo da, beste inon ez bezala; 50 mila euskaldun gehiago dago gaur egun gure hirian. Beraz …

Gasteizek behar du Kafe Antzokia, eta, behar du Euskararen Etxea. Euskarazko formakuntzara eta sorkuntzara bideratutako gune bat. Euskal kultur adierazpenaren erakusleiho izango den gune bat.

Bukatzeko, GKA-ren aldeko plataformako kideok gure esker ona helarazi nahi diegu proiektu hau posible egiten lagundu duten guztiei. Udal gobernuari eta alderdi guztiei, proiektu honen aldeko adostasunari eusten jakin dutelako. Euskalgintzako eragileei erakutsi duten interesagatik. Eta nola ez, plataforman lanean aritu diren guztiei.

Hemendik aurrera, gure erronka izango da: batetik, eraikin hau edukiz betetzea; eta bestetik, euskararena izateaz gain, gasteiztar guzti-guztien etxea eraikitzea, euskara guztiona dela pentsatzen dugulako, euskara guztiona nahi dugulako.

Asmo horretan bidelagun izango garelakoan, mila esker”

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: