Inaugurazioa

Oihaneder-Euskararen-Etxea-Inaugurazioa-14Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak urriaren 16an ireki zituen ateak.

Giro ederrean ehundaka pertsonek eman zioten ongietorria Gasteizko Kafe Antzokiaren lehen zutabeetako bati.

Bertan sortzen,  eskaintzen, erakusten…den guztiaren berri hemen izango duzu: www.oihanedereuskararenetxea.eus

Ongietorri bertsoa:

Euskaltzaleak inguratuaz

dator gaur hego haizea

egokia da balkoi hontantik

zuek denak agurtzea

oihaneder bat badugu hemen

hau euskararen etxea

gure eskutan daukagu orain

bertako fauna sortzea

 

Euskara bizi-bizi dagola

sentituko dugu hemen

Gazteizek badu indar ugari

eta badu nahiko kemen

gastronomiko ta Green Kapital

izana daukagu lehen

ea bi mila hamabostean

euskararen hiria den

 

Dagon lekuan harro egongo da

Perez Lazarraga bera

gure hizkuntza igo baitugu

Gasteizeko gailurrera

Jauregitxo hau ezagutzeko

oraintxe dugu aukera

ateak daude zabalik eta

sar gaitezen barrenera

Asier Otamendi 2014-10-16

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: